Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, manifestazioa egingo dute abenduaren 14an Bilboko kaleetan etxebizitza eskubidearen alde eta "etxebizitzaren negozioa salatzeko".
Horren aurretik, asanblada irekiak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan manifestazioa deitzeko arrazoien berri emateko, eta datozen astetan egingo dituzten ekintzak azaltzeko. Datorren igandean, azaroaren 10ean, Zumaian egingo dute asanblada, Etxape zentro sozialistan, eguerdiko 12:30ean hasita.