Zumaiakok igandeko partidan bilduko duen dirua Valentziako kaltetuentzako izango da

Juan Luis Romatet 2024ko azaroaren 7a

Zumaiako Futbol Taldeak sareetara igotako irudia.

Zumaiako Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak Real Union B-ren aurka jokatuko du igandean, 16:30ean, Aita Marin. 

Pasa den astean Valentzian (Herrialde Katalanak) izan zen denboralearen kaltetuentzako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Zumaiako Futbol Taldeak ere bat egin du egun hauetan herrian abian jarri diren elkartasun kanpainekin.

Hala, datorren igandean, hilaren 10ean, Zumaiakoren gizonezkoen lehen taldeak jokatuko den partidan bilduko duten dirua Caritasi emango diote, haiek Valentziako uholdeetako kaltetuei bideratu diezaioten. Zumaiarrek –bosgarren gaur-gaurkoz ohorezko erregional mailan– Irungo Real Union B-ren aurka jokatuko dute Aita Marin, 16:30etik aurrera.

"Zure partaidetzarekin gure taldea animatuko duzu eta, garrantzitsuena, une gogor hauetan gehien behar dutenak lagunduko dituzu", adierazi du Zumaiako futbol klubak sare sozialetara igotako edukian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide