Film poloniar bat emango du gaur Ostarrena zine klubak zine forum saioan. 19:00etan hasita, Agnieszka Holland zinemagile beteranoaren azken lana, Green border, ikusi ahal izango da Aita Mari zinema aretoan. Film hau iazko Veneziako (Italia) zinema jaialdian aurkeztu zuten eta Epailegoaren Saria eskuratu zuen.
Emanaldirako sarrerak 5 euroan egongo dira salgai aretoko leihatilan.
Sinopsia
Bielorrusia eta Poloniaren arteko "muga berdea" osatzen duten baso zingiratsuetan, Europar Batasunera iritsi nahi duten Ekialde Ertaineko eta Afrikako errefuxiatuak Alexander Lukashenko diktadore bielorrusiarrak zinikoki diseinatutako krisi geopolitikoan harrapatuta daude. Europa zirikatzeko ahaleginean, errefuxiatuak mugara erakartzen dituzte, Europar Batasunerako urrats erraz bat agintzen duen propagandarekin. Ezkutuko gerra honetan Juliaren bizitzak, bere bizitza erosoari uko egin dion aktibista gazte bat, Jan, mugazain gazte bat, eta siriar familia bat gurutzatuko dira.