Valentziako (Herrialde Katalanak) uholdeetako kaltetuen aldeko elkartasun kanpainarekin bat egin du Patxita Etxezarreta kaleko Mao Arte Estudioak. Hala, lokaleko txoko bat egokitu du eta artisautzako produktu batzuk jarri ditu salgai: bitxiak, kotoizko gaiak, nezeserrak... Datozen egunotan beste artisau batzuek emandako produktuak ere jarriko dituela azaldu du espazio honetako arduradun Jesi Gonzalezek.
Produktu hauen salmentatik ateratako dirua oso-osorik Valentziako denboraleko kaltetuentzako izango dela azaldu. Produktuak saldu bitartean izango du txokoa martxan.