Santiagotxikin pilatutako hondakinak jasotzeko ekintza egingo dute etzi, larunbata, goizeko 11:00etatik aurrera. Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu du bilketa hau Let's clean up Euskadi (Garbi dezagun Euskadi, ingelesez) kanpainaren barruan.
Ekintzak bi orduko iraupena izango duela informatu du Geoparkeak. Goizeko 11:00etan bilduko dira Santiago hondartzako aparkalekuan, eta lehen azalpenak jaso eta gero, hondakin bilketari ekingo diote. Gutxi gorabehera ordubetez arituko dira garbitze lanetan, eta haren amaieran sortutako ideiak eta hausnarketak partekatzeko denbora hartuko dute.
Etzu egingo den ekintzan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, hemen.