Kaleko pintura lehieketetan ohikoa da Esteban Oroz margolari nafarra. Zumaian sarritan aritutakoa, egun hauetan bere lanak erakusgai ditu Alondegiko Oxford aretoan. Datorren igandean itxiko ditu erakusketak ateak, baina aurretik, gaur bertan, pintura tailerra eskainiko du aretoan bertan.
18:00etan hasi eta bi ordutan, pintura lehiaketa horietan koadroak nola margotzen dituen erakutsiko du Eibarko bizilagunak. Interesdunei margotzeko erremintekin joatea gomendatu dute ekitaldiko antolatzaileek.