Klarinete kontzertua izango da bihar arratsaldez Oxforden

Juan Luis Romatet

Sapere Aude Sinfoniettako kideak Oxforden emandako kontzertu batean. (Sapere Aude Sinfonietta)

Soirée izena jarri diote Sapere Aude Sinfoniettako kideek biharko emanaldiari. 19:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan. 

Gaur egitekoa zen Klarinete laukoteen lehiaketa abendura atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Ez, ordea, egun bat geroago izango zen klarinete kontzertua. Sapere Aude Sinfoniettak programatutako emanaldi horrek bere horretan jarraitzen du eta bihar egingo da, igandean, 19:00etan hasita, Alondegiko Oxford aretoan.

Bertan, egitarau anitza joko dute musikariek, eta Paquito D'Riveraren, Arturo Marquezen, Robert Schumannen edota Bohuslav Martinoren lanak entzun ahal izango dituzte bertaratuko direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide