Bixi-Bizi programa aurkeztuko dute azaroaren 18an Oxforden

Intza Trula 2024ko aza. 10a, 15:30

Bi pertsonen oinak. (Pixabay)

Bixi-Bizik, helduaroan dauden pertsonei bideratutako programak, kirola, artea eta sormena uztartzea du helburu. Aurkezpen saioa 18:15ean hasiko da.

Bipil kultura eta ongizate elkarteak Bixi-Bizi programa aurkeztuko du hilaren 18an, astelehenez, Oxford aretoan. Bixi-Bizi helduaroan dauden herritarrei zuzendutako programa da; zehazki, 55 urtetik gorako pertsonen artean kirola, artea eta sormena uztartzea du xede ekimenak.

Parte hartzen dutenei "zahartzaroan bizitza aktiboa izateko tresnak" emango dizkiete, "bizitza soziala, emozionala eta fisikoa hobetuz".

Antolatzaileek zehaztu dutenez, saioa 18:15ean hasiko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide