Esteban Oroz margolari nafarraren lanak ikusgai daude egunotan Alondegiko Oxford aretoan, eta atzo arratsaldean, pintura tailerra eskaini zuen han bertan. Ikusmina eragin zuen, herritar asko elkartu baitzen haren azalpenak entzutera.
Bi orduz, kaleko pintura lehieketetan nola margotzen duen azaldu zuen artistak. Izan ere, halako lehiaketa askotan parte hartzen du, eta Zumaiakoan ere sarritan aritutakoa da.
Bihar itxiko ditu ateak Nire Saltsan izeneko erakusketak.
(Argazkiak: Miriam Romatet)