Produktuen bilketa gauzatu du Kontseilu Sozialistak Valentziara eramateko

Intza Trula

Gaur goizean Etxape zentro sozialistan bildutako produktuak. (Utzitakoa)

Etxape zentro sozialistan egin dute bilketa, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Antolatzaileen esanetan, "oso ondo" joan da bilketa, "jende askok" egin baitu ekarpena.

Valentziako (Herrialde Katalanak) uholdeek kaltetutako herritarrak laguntzeko produktuen bilketa egin du gaur Urola Kostako Kontseilu Sozialistak Etxape zentro sozialistan. 10:00etan zabaldu dituzte ateak, eta 14:00etara arte izan dute herritarrek produktuak eramateko aukera. Etxapeko kideen esanetan, "oso ondo" joan da bilketa, eta "jende askok" egin du bat deiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide