Euskara plan berria diseinatzeko azken lan mahaia egingo dute bihar, Oikian

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 11a, 08:21

Oikiako San Bartolome eliza.

Oikiaren berezitasunak direla medio, lan mahai berezia programatu dute bihar arratsalderako. 

Zumaian euskararekin zer? galderari erantzunez hasi zuten pasa den irailean datozen hamar urteetarako Zumaiako euskara plana diseinatzeko prozesua. Lehendabizi, galdetegi bat erantzutera gonbidatu zituzten herritarrak, eta behin fase hura amaituta, bost lan mahai eratu zituzten. 

Zumaiako gizarte, ekonomia edota kultur arloak landu ondoren, bihar egingo dute bigarren fase honetako bosgarren eta azken lan mahaia. Oikiak dituen berezitasunak direla-eta, hari zuzendutako bilera izango da biharkoa, eta Oikian bertan egingo dute, 18:00etan hasita. 

Bilera hau oikiari orori zabalduta dago, baina aurretik izena eman beharko du honako formularioa betez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide