Asteburuari amaiera musika doinuekin emateko aukera izan zuten atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretora bertaratu ziren lagunek. Entzuleek bete egin zuten erakusketa gela, eta Sapere Aude Sinfoniettako kideek emandako maila handiko emanaldia jarraitzeko aukera izan zuten. Paquito D'Riveraren erritmo latinoetatik Schumannen musika erromantikora artekoa bidaia eskaini zuten musikariek, entzuleen gozamenerako.
Argazkiak: Miriam Romatet