Martxan da Gipuzkoako XXXV. Organo Zikloa, eta datozen egunetan eskualdean izango dira ziklo horren barruko hainbat kontzertu. Zehazki, Zumaian, Azpeitian, Orion eta Aizarnan izango dira emanaldiak.
Zumaiako kontzertua Itziar Urbietak eta Iraia Bereziartuak eskainiko dute, ostiralean, 20:00etan, San Pedro parrokian.
Beste hiru emanaldi
Eskualdean beste hiru organo kontzertu ere izango dira. Azpeitian, esaterako, larunbatean eskainiko du emanaldia Loreto Imaz organistak; Loiolako basilikan izango da, 12:00etan hasita. Orioko kontzertua hilaren 22an, ostiralez, izango da parrokian, Mikel Ansolaren eskutik (20:00), eta Joxean Pascualen eta Karmele Muroren txanda izango da azaroaren 30ean, larunbatez; Aizarnako elizan eskainiko dute horiek emanaldia, 12:00etatik aurrera.