Giro onean jokatu dute Gipuzkoako Orientazio Ligako azken proba

Juan Luis Romatet

Gipuzkoako Orientazio Ligako partaideak, Gurrutxaga plazan jarritako podiumean. (Gipuzkoako Orientazio Taldea)

Gipuzkoako Orientazio Ligako azken proba jokatu zuten atzo Zumaian. Lurralde osotik etorritako kirolariak aritu ziren atzo kostaldeko herrian orientazioaz gozatzen. 

Atzo eman zioten amaiera aurtengo Gipuzkoako Orientazio Ligari Zumaian egin zen probarekin. Iparrorratza eta mapa eskuetan, herriko txoko desberdinetan ibili ziren lurralde osotik etorritako kirolariak. Eguraldi aproposa izan zuten, gainera, kirol jarduera hau egiteko.

Ligaren amaiera izanik, sariak ere banatu zituzten Eusebio Gurrutxaga plazan, proba hasi eta bukatu zen lekuan. Hemen ikus daitezke atzoko emaitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide