Iñaki Iurrebaso soziologo eta UEMAko ikerketa teknikariak solasaldia eskainiko du gaur, Oxford aretoan, 18:00etan hasita. Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? izenburupean ariko da solasean, gauzatuta duen doktore tesia oinarri hartuta. Zumaiako Udalak antolatu du saioa.
Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktiko lana egin zuen Errezilgo bizilagunak, eta lan horren ondorioak herritarrei azaltzen ari da. Izan ere, azken urteetako euskararen inguruko diskurtsoak hankaz gora jarri ditu tesi horrek.
Honako lotura honetan irakur daiteke Gukak joan zen urtarrilean Iurrebasori egindako elkarrizketa.