Berrehnudik gora lagun erroldatu dira aurten Zumaian, baina ia beste hainbestek utzi dute herria beste nonbateira bizitzera joateko. Gaur-gaurkoz 10.200 biztanle inguru ditu Zumaiak, Iñaki Ostolaza alkatearen esanetan.
Azken urteotan egin bezala, zumaiar berriei harrera egin nahi izan die Zumaiako Udalak. Atzo arratsaldez egin zuten ekitaldiak udaletxeko pleno aretoan, eta hurreratu ziren lagun gutxiei udal ekipamenduen berri eman zien alkateak zuzenean.