Gaur eskuratu ahal izango dira 'Go!azen'-en emanaldirako sarrerak

Juan Luis Romatet

'Go!azen'-en 11. denboraldiko aktore taldea.

Gonbidapenak sarrerakzumaia.eus webgunean eskuratu ahal izango dira gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera. Pertsonako hiru sarrerak emango dira gehienez. 

Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapitulua ikusteko aukera izango da datorren igandean, hilaren 17an, 17:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan egingo den aurrestreinaldian. 

Emanaldirako sarrerak doan izango dira gonbidapen bidez. Sarrerak gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera izango dira eskuragarri sarrerakzumaia.eus webgunean. Pertsonako gehienez hiru gonbidapen eskuratu ahal izango direla azaldu du Udaleko Kultura Sailak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide