Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo dute datorren igandean, 17:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Emanaldirako gonbidapenak gaur eguerdian jarri dituzte eskuragarri sarrerakzumaia.eus webgunean, eta berehala ahitu dira.
Udaleko Kultura Sailak gogoratu du Zumaian igandean erakutsiko den kapitulua azaroaren 15etik aurrera Makusi plataforman emango gela, eta astebete geroago, hilaren 22an, ETBn.