Entzule ugari Iñaki Iurrebasoren Oxfordeko hitzaldian

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 14a, 08:00

Iñaki Iurrebaso, Oxforden emandako hitzaldian. (Xabier Azkue)

Euskararen egoeraz eta izan dezakeen etorkizunaz aritu zen Iñaki Iurrebaso soziologoa atzo arratsaldez Alondegiko Oxford aretoan izandako hitzaldian.

Gero eta jende gehiagok du euskararen ezagutza. Baina, zenbatek erabiltzen dute hizkuntza, eta zein izan daiteke bere etorkizuna? Kezka hori badago gizarte mailan, eta hala erakutsi zuten atzo Iñaki Iurrebaso soziologoak eta UEMAko ikerketa teknikariak Alondegiko Oxford aretoan emandako hitzaldira bertaratu zirenek. Datuak eskutan, euskararen orainaz eta etorkizunaz jardun zuen hizlariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide