Udaleko Kultura Sailak udazkenerako prestatutako agendaren barruan bi emanaldi izango dira hurrengo asteburuan Aita Mari aretoan. Larunbatean, hilaren 23an, TikTara taldeak Ubera diskoa aurkeztuko du zuzenean. Kontzertua 19:30ean hasiko da. Igandean, berriz, eguerdiko 12:00etan, Zimurren artean kontukantari haurrentzako antzerki emanaldia izango da herriko zinema aretoan.
Bi saioetarako sarrerak aurrez eros daitezke Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean. Kontzerturako sarreren prezioa 5,20 euro izango da; haur antzerkiarena, berriz, 4,10 euro.