'Azken erromantikoak' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 15a, 08:00

Miren GaztaƱaga 'Azken erromantikoak' filman.

Filma euskara hutsean emango dute ostiralean, igandean eta astelehenean; larunbatean, berriz, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. 

Txani Rodriguez idazlearen eleberrian oinarritutako Azken erromantikoak filma emango dute asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren bigarren film luzea da –lehena 2000ko Ane izan zen–, eta Miren Gaztañaga eta Maica Barroso ditu aktore lanetan. Irailan egindako Donostiako Zinemaldian erakutsi zuten lan hau.

Filma ostiraletik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean. Ostiraleko, igandeko eta asteleheneko (ikuslegoaren eguna) euskara hutsean izango da; larunbatekoa, berriz, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.

Sinopsia

Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide