Azken egunak dira Narrondon egingo den bertso afarirako txartelak erosteko

Juan Luis Romatet

Joanes Illarregi. (EITB)

Iker Zubeldia eta Joanes Illarregi izango dira kantuan azaroaren 22an Narrondoko Gure Ametsa elkartean egingo den bertso afarian. Igandean amaitzen da txartelak erosteko epea.

Bertso afaria antolatu du Narrondo auzoko Gure Ametsa elkarteak datorren ostiralerako, hilaren 22eako. 20:00etan poteoa egingo dute, eta ordubete beranduago, 21:00etan, afaltzeko eseriko dira mahai bueltan. Kantuan, Iker Zubeldia eta Joanes Arrillaga arituko dira.

Txartelak 30 euroan daude salgai Narrondo tabernan, Bittarte erretegian eta Txikixa tabernan. Igandera arte egongo da txartelak erosteko aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide