Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Izustarri inguruan

Erredakzioa

14:00ak aldera aurkitu dute pertsona baten gorpua inguru horretan. Guardia Zibilak atera du gorpua uretatik, eta berak ikertuko du gertatutakoa. 

Pertsona baten gorpua aurkitu dute flotean Zumaia eta Getaria artean, Izustarri inguruan. Hedabide honek jakin duenez, 14:00ak aldera ikusi dute gorpua inguru horretan. Bertara hurreratu dira larrialdi zerbitzuak, eta Guardia Zibilaren patruilari baten bidez atera dute gorpua uretatik. Guardia Zibilak bera arduratuko da gertaeraren ikerketaz. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide