Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta haren harira, Zure egia guztion ardura lelopean, hitzaldiez eta tailer, ipuin kontaketa eta manifestazio banaz osatutako egitaraua prestatu du Zumaiako Udalak, Zumaiako Emakumeon Etxearekin eta Zumaiako Mugimendu Feministarekin elkarlanean.
Egitarauko lehen bi ekintzak egin dituzte dagoeneko, hala nola, azaroaren 8an egin zen autodefentsa feministako tailerra eta azaroaren 14ko hitzaldia. Datorren asteartetik aurrera egingo dira hurrengo ekitaldia.
Azaroaren 9an, asteartea, 18:30ean hasita, La violencia sexual en la infancia desde una visión feminista hitzaldia emango du Sortzen aholkularitzako kide Norma Vazquezek. Emakumeon Etxean izango da, gaztelaniaz.
Emakumeon Etxean, baita ere, Zumaiako LGTBIq+ geneologiari buruzko mahaingurua izango da azaroaren 22an, ostirala, 18:30ean hasita. Eihera kooperatibako kideek dinamizatuko dute saioa.
Azaroaren 25ean, berriz, 19:00etan Gurrutxaga plazatik abiatuta, manifestazioa egingo da Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.
Egun bat geroago, hilaren 26an, asteartea, Babak eltzetik ateratzen helduentzako ipuin kontaketa saioa emango du Ixabel Agirresarobek. Emakumeon Etxean izango da, 18:30ean hasita, euskaraz.
Amaitzeko, azaroaren 28an, osteguna, indarkeria matxista jasan duten emakumeei laguntzeko tailer praktikoa eskainiko du Mujeres al cuadradoko kide Nerea del Campok. Ekintza hau gaztelaniaz izango da, Emakumeon Etxean.