Zumaiarra da atzo itsasoan hilik aurkitu zuten pertsona

Erredakzioa

Guardia Zibilaren patruilaria, atzo Izustarri parean. (Utzitakoa)

Atzo Izustarriko puntaren inguruan aurkitu zuten gorpua 91 urteko zumaiar batena da. Atzo bertan notifikatu zuten bere familiartekoek haren desagerpena. 

Atzo arratsaldeko lehen orduetan Izustarri puntaren parean, Zumaia eta Getaria artean, aurkitu zuten gorpua 91 urteko zumaiar batena da. Hala konfirmatu diote Zumaia Gukari iturri ofizialek. 

14:00ak aldera ikusi zuten gorpu bat flotean Izustarri parean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren eta Guardia Zibilaren eta Gurutze Gorriaren artean atera zuten gorpua, handik Getariara eramateko. Guardia Zibilak hartu du ikerketaren ardura.

Zumaia Gukak jakin duenez, gorpua 91 urteko zumaiar batena da. Haien familiartekoak atzo goizeko 11:00k aldera gerturatu ziren Zumaiako Udaltzaingora bere senitartekoa etxetik falta zela esateko. Orduak aurrera joan ahala eta ikusita agertzen ez zela, Udaltzaingoak Ertzaintzari notifikatu zion pertsona honen desagerpena. Handik ordu gutxira aurkitu zuten hilik itsasoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide