Maite Urteaga zumaiarra izan da bizkorrena Ibarrako Piparra Mendi Duatloian

Maria Maya Manterola

Maite Urteaga irabazlea, duatloia bukatu berritan, bigarren eta hirugarren sailkatuekin. (Ataria.eus)

Larunbat arratsaldean jokatutako kirol proban izan zen Urteaga, eta bizikletaren zatian zulatua izan arren, lehen postuan sailkatu zen. 

Ibarrako Piparra Mendi Duatloia jokatu da igaro berri den asteburuan, larunbatean. Maite Urteaga izan da bizkorrena emakumezkoetan, lanak 1.42.12 denboran amaituta. Korrika 4,3 kilometro egin zituzten parte hartzaileek lehen zatian; bizikletaz, 16,3 kilometro; eta proba amaitzeko, korrika berriz, 2,4 kilometro. Bizikletan zulatua izan zuen Urteagak, baina ez zen oztopo bat izan emaitza bikaina eskuratzeko.

Ataria.eus webguneak ondorengo bideoan bildu ditu proban garaile izan ziren Iker Eskisabel, Ibai Ormaetxea eta Maite Urteagaren hitzak:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide