Zumaiako LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz gogoeta egiteko solasaldia izango da ostiralean, hilaren 22an Emakumeon Etxean. Unai Ribera Eihera Kooperatibako kideak gidatuko du saioa, eta Ismael Manterola eta Laura Iparragirre hizlarien eskutik landuko dute gaia.
Hitzaldia 18:00etan izango da, eta udalak ere bertaratzeko deia egin die batik bat LGTBI+ komunitateko kideei.