Arnasetik izeneko bideosormen lehiaketa antolatu du UEMAk, euskararen erabilera sormena sustatzeko asmoz. Euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendutako lehiaketa honetan Zumaiako gazte ugarik hartu du parte, eta guztira hamasei bideo aurkeztu dituzte lehiaketara.
Hiru kategoriatan hartu zitekeen parte, eta guztietan izan da herritarren partaidetza:
- Txokorako bidea (LH 5-6 maila): Kategoria honetan Herri Eskolako ikasleek bi minutuko zortzi bideo aurkeztu dituzte, herriko txoko kuttunak aukeratuta. Hemen ikus daitezke bideoak.
- Prestatu nirekin (DBH 1-2 maila): Kasu honetan urte osoan zain egoten diren egun edo ospakizunen ingurko kontakizuna egin behar izan dute. Zumaienako eta Herri Eskolako ikasleek bina bideo aurkeztu dituzte. Hemen ikus daitezke bideoak.
- Bosteko katea (DBH 3-4 maila): Erronka honako hau izan da: beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango balute, norena izango litzatekeen eta zergatik azaldu behar zuten, bost laguneko katea osatuz. Zumaienako eta Herri Eskolako ikasleek bina bideo aurkeztu dituzte. Hemen ikusi daitezke bideoak.
Lehiaketa honetan bi sari ematen dituzte: Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria. Azken honetan bozkatzeko aukera zabaldu dute jada.