'Kneecap', komedia, politika eta musika uztartzen dituen film irlandarra, gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet

Filmaren izen bereko hip hop taldeko kideak, eta Michael Fassbender aktore ezagunak dira gaur Zumaian erakutsiko den lanaren protagonistak.

Kneecap izeneko film irlandarra aukeratu du Ostarrena zine klubak gaurko zine forum saiorako. Filmaren izen bereko hip hop talde irlandarreko kideak dira musika, komedia eta politika uztartzen dituen lan honen protagonistak. Michael Fassbender aktoreak ere lan egiten du film honetan. Saioa 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta sarrerak leihatilan izango dira salgai, 5 euroan.

Sinopsia

Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 iparraldean bizi dira eta horietako hiruk dena hankaz gora jarriko dute Kneecap izeneko rap hirukotea osatzen dutenean. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest daudenak ama-hizkuntza salbatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide