Lehen hiru faseak amaituta, herritarrei galdetegia eginda, elkarrizketa pertsonalak eginda, eta arlo desberdinetako lan mahaiak osatuta, datozen hamar urteetarako Zumaiako euskara planak azken saioa egingo du. Bihar egingo dute bilera, 10:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.
Prozesuaren barruan aurrera begira jartzeko unea dute, eta bileran parte hartuko dutenek "nora goaz?" galdera erantzungo dute. Plan estrategikoaren helburuak eta ekintzak ere zehaztuko dituzte, formatu dinamikoan.
Bileran parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-86 50 26 (616 luzapena) telefonora deituta, euskara@zumaia.eus posta elektronikoko helbidera idatzita, edo honako formularioa beteta.