'Soy Nevenka' filma emango dute asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Iciar Bollainen filma duela bi hamarkada Espainian gertatu zen indarkeria matxista kasu ezagun batean oinarritzen da. Donostiako Zinemaldian lehiatu zen, Sail Ofizialean. 

Duela bi hamarkada Gaztela eta Leongo (Espainia) Ponferrada hirian gertatu zen indarkeria matxista kasu ezagun batean oinarritutako Soy Nevenka filma emango dute asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Iciar Bollainek zuzendutako lana ostiralean, igandean eta astelehenean emango dute Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia

2000n, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen gizon batengandik: udalerriko alkatea. Nevenkak badaki oso garesti ordaindu beharko duela salaketa jartzeko erabakia. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonista #metoo mugimenduaren aitzindari izan zen, itzal handiko politikari bat sexu- eta lan-jazarpenagatik epaitegietara eraman zuen lehen emakumea izanik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide