Ubera da Tiktara taldearen azken diskoa. Salsa eta beste erritmo latinoen bidez jandea dantzan jartzen jaioa den taldeak mira handitu zuen eta Hego Amerikako herrialde desberdinetako doinu eta estiloekin osatu du disko berria. Ez hori bakarrik: abesti bakoitzean Euskal Herritik Ameriketara joandako benetako pertsonen bizipenak jaso dituzte.
Hori guztia, gehi, noski, erritmo dantzagarriak, aurkeztuko du Harkaitz Bastarrika buru duen taldeak bihar, 19:30ean hasita, Aita Mari aretoan. Kontzerturako sarrerak salgai daude jada Turismo Bulegoan, edo Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean. Prezioa 5,20 euro izango da.
Honako bideoan ematen ditu taldeak disko berriaren azalpenak: