Ruper Ordorikak kontzertua emango du abenduaren 20an Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 21a, 16:00

Abeslari oñatiarra bakarka arituko da Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak abenduaren 11n jarriko dituzte salgai, Turismo Bulegoan eta Internet bidez. 

Bakarka eta Bakarka bi dira Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak argitaratu dituen azken diskoetakoak –bien artean erritmo kubatarrez blaitutako Amour eta toujours atera zuen–, eta haien izenak argi uzten duen bezala, bere abesti ezagun asko bakarlariaren formatura eraman ditu. 

Formatu horretan, bakarlari moduan, bere betiko Mugalaris talderik gabe, etorriko da Ordorika Zumaiara abenduaren 20an Zumaiara. Egun horretan, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Aita Mari aretoan. 

Kontzerturako sarrerak abenduaren 11tik aurrera izango dira salgai, bai Turismo Bulegoan, baita Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean. Prezioa 8,30 euro izango da.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide