'Zimurren artean kontukantari' haur antzezlana izango da bihar Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 23a, 12:30

Laenananaranja konpainiaren azken ikuskizuna bihar eguerdian emango dute Aita Marin, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Bilbon sortu zuten Laenananaranja konpainiaren Zimurren artean Kontukantari haurrentzako ikuskizuna ikusteko aukera izango da bihar eguerdian, 12:00etan hasita, Aita Mari aretoan. Sarrerak 4,10 euroan daude salgai Turismo Bulegoan eta Interneten, sarrerakzumaia.eus webgunean. Egunean bertan aretoko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

Kontukantari (2014) eta Kontukantari Bi, mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak Kontukantari 3 Zimurren artean kontukantari estreinatu du. Haietan bezala, txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan diren abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide