Balenciaga ontziolako lan gatazka

Balenciagaren etorkizuna eta bideragarritasuna bermatuko duen proiektu bat lantzeko prest agertu da udala

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 21a, 17:44

Balenciagan egindako uretaratze bat airetik dronen bidez. (Astilleros Balenciaga)

Sare sozialetara igotako bideo batean, Iñaki Ostolaza alkateak elkartasuna adierazi die ontziolako langileei, eta enpresaren egoera jakiteko zuzendaritzarekin harremanetan jarri dela ere azaldu du.

X sare sozialean argitaratutako bideo batean, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazak elkartasuna adierazi die Balenciaga ontziolako langileek. Adierazi du enpresako zuzendaritzarekin harremanetan jarri dela enpresaren egoeraren berri izateko, eta datozen egunotan langileekin biltzeko borondatea ere erakutsi du.

Era berean, prest agertu du enpresaren zuzendaritzarekin eta erakundeekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, enpresaren etorkizuna eta bideragarritasuna bermatuko duen proiektu bat lantzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide