Bezperan ospatu dute Santa Zezilia eguna Musika eta Dantza Eskolako haurrek

Maria Maya Manterola

Bezperan hasi dira Santa Zezilia eguneko ospakizunak Zumaian. Musika eta Dantza Eskolako haurren txanda izan zen atzo; hilaren 30ean eskainiko du kontzertu berezia Musika Bandak.

Santa Zezilia eguna da gaur, azaroak 22, baina atzo hasi zituzten musikarien eguneko ospakizunak Zumaian. Izan ere, Musika eta Dantza Eskolako haurrek emanaldia eskaini zuten Zumaienako aretoan, eta Ubillos jauregian eskaintzen diren irakasgai desberdinetako ikasleak igo ziren taula gainera saio laburrak eskaintzera.

Musika tailerrekoak, kantu koralekoak, metal taldekoak, trikitixa taldekoak, antzerki taldekoak, euskal dantzakoak, talde instrumental eta dantzakoak, eta banda txikikoak ikusi ahal izan ziren, besteak beste.

Bandak, hilaren 30ean

Santa Zeziliarekin lotuta, Zumaiako Musika Bandak ere kontzertu berezi bat eskainiko du. Azaroaren 30ean izango da, 13:00etatik aurrera, Zumaienako aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide