Elikagai bankurako bilketa egiten ari dira egunotan herriko supermerkatuetan

Maria Maya Manterola

Bilketa, atzo, Ardantzabideko eroskin. (Utzitakoa)

Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egiten ari dira egunotan Zumaian. Gaur ere eman ahal izango dira produktuak herriko supermerkatu batzuetan. 

Janari bilketa ari dira egiten asteburu honetan Zumaian. Atzo izan ziren herriko supermerkatu batzuetan, eta gaur ere izango dira, Gipuzkoako Elikagai Bankura bideratzeko produktuak biltzen. 

Elikagaiak eta bestelako produktuak erosi eta emanaz hartu daiteke parte kanpaina honetan, baita bonoak erosiz ere. Hala, bilketa Alaiko, Ardantzabideko eta Foruen plazako Eroski supermerkatuetan, eta Ardantzabideko BM supermerkatuan egingo da, goizeko 9:00etatik iluntzeko 9:00etara bitartean. 

Kontserbak, lekaleak, azukrea, esnea, pasta, arroza, opilak, irina edota olioa eman ahal izango da, baita 5 eta 6 neurrietako fardelak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide