Mikel Sotok irabazi du Distiraren urriko lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola

Sotok aurkezturiko argazkia. (Mikel Soto)

Hamabi parte hartzaileren 23 irudi jaso dituzte, eta epaimahaiak ebatzi du Sotok aurkeztutako argazkia dela guztietan onena. Lightpainting teknika erabiliz atera behar izan dituzte argazkiak oraingoan.

Mikel Soto argazkilariaren lanak irabazi du Distiraren urriko lehiaketa soziala. Oraingo honetan, gaia jarri beharrean, irudiak hartzeko teknika bat erabili behar izan dute parte hartzaileek, lightpainting-a, hain zuzen. Guztira, hamabi izan dira lehiaketan parte hartu duten argazki zaleak, eta 23 irudi jaso dituzte. 

Sotoren lanaz gain, Jorge Murgiondo eta Sonia Alvarez saritu dituzte. Argazki guztiak Distiraren webgunean daude ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide