Munduko dantzen tailerra egingo du goizean zehar Astinduk

Maria Maya Manterola

Jauzi dantza tailerra, artxiboko irudian.

Tailerra doakoa eta irekia da 14 urtetik gorako guztientzat. Aitor Aizpuruak irakatsiko ditu munduko dantza mota desberdinak.

Hilero dantza mota bat lantzeko tailerra egin ohi du Astindu Zumaiako dantza elkarteak, eta hil honetako saioa gaur egingo dute, 11:00etatik aurrera Torreberrin. 

Gaurkoan, munduko dantzak irakatsiko ditu Aitor Aizpuruak. Tailerra doakoa eta irekia da 14 urtetik gorako guztientzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide