Haizeak kalteak eragin ditu herriko zenbait lekutan

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 24a, 14:00

Patxita Etxezarretan Donostiaranzko geltokiaren ondoko zuhaitz handi bat erori da, eta errepidea itxi dute. Amaia plazako eta Erribera kaleko zuhaitz banaere  erori da haizeteen eraginez. Euskalmetek 15:00ak bitarte du ezarrita alerta laranja.

Goizean zehar haize bolada bortitzak izan dira, eta herriko zenbait lekutan nabaritu da haizearen indarra. Argazkiotan ikus daitekeenez, Patxita Etxezarretako Donostiaranzko autobus geltoki ondoko zuhaitza handi bat erori da errepide gainera, eta itxi egin behar izan dute. Amaia plazako eta Erribera kaleko bi zuhaitz ere erori dira haizeteen eraginez.

Alerta laranja ezarria zuen Euskal Metereologia Agentziak gaurko. Hego-ekialdeko haizeak gogor jo du, eta une batzuetan 120 kilometro orduko abiadura gainditu duela ere uste da. 15:00ak artean dago ezarrita alerta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide