Ana Apikaren ipuin kontaketa saioa izango da bihar haur liburutegian

Maria Maya Manterola

5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Liburuz liburu ipuin kontaketa eskainiko du Apikak, 17:30etik aurrera. 

Liburuz liburu izeneko ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar, asteartea, Ana Apikak. Haur liburutegian izango da, 17:30etik aurrera, eta 5 eta 8 urte arteko haurrentzako moduko saioa izango da. 

Saio honetako protagonistak liburuak izango dira, eta liburu batetik bestera egingo du salto Apikak kontakizunean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide