Ixabel Agirresaroberen 'Babak eltzetik ateratzen' ipuin kontaketa izango da bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 25a, 12:00

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. (Noaua)

Emakumeen pasadizoak eta estuasunak ditu oinarri Agirresaroberen kontakizunak. Emakumeon Etxean izango da emanaldia, 18:30ean, euskaraz.

Askotariko jarduerak antolatu dituzte Zumaian Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira. Bihar izango da horietako bat: Ixabel Agirresarobek helduei zuzenduriko ipuin kontaketa eskainiko du Emakumeon Etxean: Babak eltzetik ateratzen. Emanaldia euskaraz izango da, eta 18:30ean hasiko da.

Agirresaroberen ipuinetako emakumeak haimaka estutasun pasatakoak dira, eta badute zer kontatua. Badute hitza, erabakitzeko eskubidea, eta adarra jotzea ere bai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide