Santa Zezilia eguna izan zen aurreko ostiralean, eta horren harira, hainbat ikuskizun egin dituzte Zumaian musikarien eguna ospatzeko asmoz. Hala nola, Musika eta Dantza Eskolako haurrek emanaldia eskaini zuten Zumaienako aretoan pasa den ostegunean, eta Ubillos jauregian eskaintzen diren irakasgai desberdinetako ikasleak igo ziren taula gainera saio laburrak eskaintzera.
Bestalde, musika tailerrekoak, kantu koralekoak, metal taldekoak, trikitixa taldekoak, antzerki taldekoak, euskal dantzakoak, talde instrumental eta dantzakoak, eta banda txikikoak ikusi ahal izan ziren, besteak beste.
Larunbatean, aldiz, Zumaiako Musika Bandaren txanda izango da herritarrak girotzeko. Emanaldia 13:00etan hasiko da, Zumaienako aretoan.