Darahliko hiru kidek astebete igaroko dute Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 26a, 11:30

Darahli elkarteko kideak, Tindoufen. (Darahli elkartea)

Ostiralean joango dira. 2025eko apirilean Zumaiako Institutuko eta Zumaiena ikastetxeko 60 gaztek Tindoufera bidaiatuko dute, eta egonaldi horretan gauzatuko dituzten proiektuak eta bidaiaren plangintza zehaztea izango da helburuetako bat. 

Zumaiako Darahli elkarteko hiru kide Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara joango dira ostiralean, hilaren 29an. Astebete igaroko dute Zumaiarekin senidetuta dagoen Zug herrian, eta egonaldi horretan, zenbait lan egingo dituzte.

Familia arteko senidetze proiektuaren barruan, behar handia duten 50 familiei 100na euroko diru laguntza emango diete, batetik. Oporrak Bakean programaren barruan, bestetik, Zumaia eta inguruko herrietan egondako saharar haurrei hemengo harrera familiek bidalitako opariekin bisita berezia egiteko ere baliatuko dute egonaldia. Hala, udako esperientziaren balorazioa egingo dute. Eta, azkenik, 2025eko apirilean Zumaiako Institutuko eta Zumaiena ikastetxeko 60 gaztek Tindoufeko kanpalekuetan gauzatuko dituzten proiektuak eta bidaiaren plangintza zehaztuko dituzte. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide