Abenduaren 14an egingo dute joan den asteburuan egitekoa zen jaurtiketako arrantza lehiaketa

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 27a, 09:45

Euskalmetek haizearengatik ezarritako alerta laranjagatik utzi zuten bertan behera igaro berri den igandean jokatzekoa zen Iñaki Espillaren oroimenezkoa. Abenduaren 14an jokatuko dute.

Anadek eman du data berria: abenduaren 14an jokatuko da elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa, 12:00etatik 16:30era. Joan den igandean zen jokatzekoa, hilaren 24an, baina haizeteengatik Euskal Metereologia Agentziak ezarritako alerta laranja medio erabaki zuen Anadek lehiaketa bertan behera utzi eta aurrerago egitea. 

Arranplatik paol muturrera artean, Itzurun hondartzan eta Orroaga inguruan arrantzatuko dute abenduaren 14an. Arrantza puntuak zozkatu egingo dituzte, eta arrantzaleek egokitu zaien tokian hasi beharko dute lehiaketa, baina postu libreak geratuko balira, horietara mugitzeko aukera ere izango dute txapelketan zehar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide