Axular ibiltokiaren zati batean lorontziak eta barandak ezarri ditu udalak

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 27a, 15:00

Argazkia: Zumaiako Udala.

Zumaiena ikastetxeko guraso elkartearekin adostu du esku hartzea udalak. Ikasleak eta gainerako oinezkoak seguru mantentzea izan da helburua.

Axular ibiltokiko espaloiaren zati batean lorontziak eta barandak ezarri ditu udalak aste honetan. Jakinarazi dute Zumaiena ikastetxeko guraso elkartearekin adostutako esku hartzea izan dela, eta eremua trafikotik babesteaz gain, ikasleak eta gainerako oinezkoak seguru mantentzea izan dela helburua. Guztira, 26.118 euro erabili ditu horretarako udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide