Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egin zuten joan den asteburuan herriko zenbait supermerkatutan. Nagusilan taldeak zumaiarren eskuzabaltasuna goraipatu eta eskertu nahi izan du bilketan egindako ekarpenagatik. Era berean, bilketa gauzatzeko laguntza eskaini duten boluntarioen lana ere nabarmendu nahi izan dute.
Alaiko, Ardantzabideko eta Foruen plazako Eroski supermerkatuetan, eta Ardantzabideko BM supermerkatuan egin zuten bilketa, hain justu ere. Kontserbak, lekaleak, azukrea, esnea, pasta, arroza, opilak, irina edota olioa jaso zituzten, baita 5 eta 6 neurrietako fardelak ere.