Narrondoko Gure Ametsa elkartea leporaino bete zen joan den ostiralean, hilaren 22an. Izan ere, 20:00etan poteoa egin zuten, eta gero, 21:00etan, Joanes Illarregi eta Iker Zubeldia bertsolariekin bertso afaria izan zen elkartean.
Leporaino bete zen elkartea, eta "giro paregabea" sortu zen, antolatzaileen esanetan. Gerturatutako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.