2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu udalbatzak gaur

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 28a, 10:00

Iraileko plenoko irudi bat. (Zumaiako Udala)

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientea ere aztertuko dute. Bilkura 18:00etan hasiko da.

Zumaiako Udalaren ohiko osoko bilkura izango da gaur, osteguna, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, 2025eko aurrekontu proiektua eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientea aztertuko dituzte. 

Hona hemen gaurko aztergaien zerrenda zehatza:

  • 2025eko aurrekontu proiektuaren onarpena
  • Dirulaguntzen plan estrategikoaren onarpena
  • Komentuaren birgaitze obraren azken ziurtagiriaren onarpena
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientearen proposamenaren onarpena

Euskararen aldeko "konpromisoa eta ardura" berresteko, gainera, Euskararen Egunarekin lotutako mozio bat eztabaidatuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide