'La infiltrada' filma botako dute asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2024ko aza. 29a, 11:00

Ostiraletik astelehenera bitartean, egunero ikusi ahal izango da helduei zuzenduriko luzemetraia, 19:30ean. Haurrentzat, berriz, Liztor kapitaina filma botako dute igandean, 17:00etan.

Asteburu honetan ere helduei zein haurrei zuzenduriko film eskaintza izango da Aita Mariko zine aretoan. La infiltrada filma botako dute helduentzat gaurtik astelehenera artean, egunero 19:30ean. Carolina Yuste aktorea zortzi urtez ETAn infiltratu zen polizia baten azalean sartuko da. Haren nagusiaren pertsonaia Luis Tosarrek hezurmamituko du.


Haurrentzat, berriz, igandean botako dute Liztor kapitaina, 17:00etan. Filmak kontatzen du nola liztorrak bakean bizi diren, abaraskan, Avispa kapitainak babestuta, Jaques Poison liztorra eta bere jarraitzaileak heldu arte.

Sarrerak sarrerakzumaia.eus helbidean edota Aita Mariko leihatilan bertan erosi ahal izango dira emanaldia hasi aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide